XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK 1. Aska ezazu ordezkatze-metodoa erabiliz sistema.

2. Jonek dio: zuk daukazun dirua eta nerea biltzerakoan 30 pezeta lortuko ditugu, bainan nik daukadanaren erdia zuri ematen badizut 20 pezeta eukiko duzu.

Zenbat diru du Jonek, eta zenbat besteak?.

3. Bi ziklisten abiadurak (kilometro / orduko) desberdinak dira.

Lehenengoak 3 ordu egiten ditu, besteak 2.

Egindako distantzien batura 110 km da eta lehenengoak bigarrenari atera diona 10 km

Zenbatekoa da bakoitzaren abiadura?.

4. Laukizuzen honen perimetroa 20 cm-koa da, eta BC-ren luzera AB-ren hiru zazpirena.

Bila itzazu oinaren eta altueraren luzera.

5. Laukizuzen honen perimetroa 90 cm-koa da.

AB ren luzera BD-rena baino bost zentimetro handiagoa da.

Bila ezazu CB diagonala.

6. Bi lagunen artean 700 pezeta banatu behar dituzte, bakoitzari dagokion kopuruen arteko arrazoia (zatidura) 5/2 da ".

Bila ezazu bakoitzari dagokiona.

7. Aska ezazu metodo grafikoaren bidez sistema.

8. Andonik, Kepak baino 100 pezeta gehiago ditu; bakoitzari dagokion kopuruen arteko arrazoia 3/4 da.

Zenbat du Andonik eta zenbat Kepak?.